Baseliza hau Ereñoko eleiza izan zen X. mendeti 1660. Urterarte, gaur egun Eleizalde auzoan dagoen eleiza eraiki arte. Barruan eskumako partean harrizko hilobi zahar bat aurkitzen da. Alfonso XI.aren kroniken arabera, leku honetan behe erdiaroan babesleku bat egon zen eta bertan erregearen etorreraren aurka zeuden zenbait bizkaitar babestu egin ziren.
Baselizara heltzeko Ereñoko frontoiaren eskumatik irtetzen den bidea jarraitu beher da. Kotxea utzi eta 100 bat metroko aldapa bat igoz baselizara helduko gara.
- itzuli -