
Ereño eta Gautegiz-Arteagako udalerrien artean, Atzarraga eta Atxoste izeneko harrobiak aurkitzen dira eta bertatik Ereñoko marmol gorria izeneko harri mota erauzia izan da hainbat mendeetan zehar. Harri hau kareharri mota bat da, hain zuzen kareharri arrezifala eta bertan hainbat molusku eta koralen fosilak aurkitu daitezke. Kretaziko garaian ( 145 eta 65 millioi urte artean) leku hauetan zeuden itsas-hondoetan eman zen sedimentazioaren ondorioa dira eta kolore gorria burdin oxidoaren eraginagatik emana da.
Harrobi hauek duela 2000 bat urte aurkituak izan zire Erromatar imperioaren garaietan eta garai hautean hasi zen ustiaketa. Honen froga, Foruko aztarnategian aurkitutako kristo ondorengo I eta II.mendeetako hilarriak dira, harri honetan zizelkatuak izan zirenak. Garai honetan harri mota hau inguruotan ezezik beste lurralde batzuetara ere eramaten zuten. Araban badira honen aztarnak esaterako Arkaiako aztarnategian edita Veleiako erromatar hirian (Oka Iruñean). Harri mota hau batez ere apaingarri gisa erabiltzen zuten baina baita ere zenbait eraikinen eraikuntzarako eta idazketarako euskarri gisa.
Ordutegia:
Ez dago sarrera mugaketarik utzita bait daude.
- itzuli -