Madariaga dorretxea Busturiko San Bartolome auzoan kokatuta dago.XIV. mendeko dorretxe bat da eta berreraiki ondoren Euskadiko Biodibertsitate zentroa aurkitzen da bertan. Zentro honen helburua, biodibertsitatearen balioak ezagutarazi, ezagutza zientifikoa sustatu eta erabakiak hartzeko orduan biodibertsitatearen balioak kontutan izatea dira.
Zentro honek era berean biodibertsitatearen inguruko informazioa eta sentsibilizazioa izatea bultzatu nahi du. Hau dela eta helburua bikoitza da; euskadiko biodibertsitatearen balioa erakustaraztea eta era berean biodibertsitatearen inguruko ezagupen zientifikoa izatea erabakiak hartzeko orduan erabiltzeko.