Naturaren edertasunak sentzu guztiak biltzen dituenean ,hitzak soberan daude!
Ea-Astein 3000metro karratuko lorategi eder eta zoragarri bat daukagu, gogo handiz zainduta dagoena.Garaian garaiko loreeki ornitua , parterreei bizia eman eta lehioak bizitzaz betetzen dituzte.
Egurrezko bi pergolak,bata oktogonala eta bestea karratua,,paisaia natural ederraz gozatzen laguntzen digute, gozari,bazkari zein afaria egiten dugunean.
Etxea inguratzen duen baso hostoerorkorrarekin batera, gaztainondo,haritz, intsignis pinu,gereiziondo,intxaurrondo eta ekaliptuak arki ditzakegu.Artadi kantauriarra ere ikusi daiteke Ereñoko mendilerroa ren gainaldea estaltzen duelarik.Ea-Astei baserrietxe konplexuaren sarreran 10 urte inguru dituen eukaliptu batek ongietorria ematen dio bisitariari bere usain goxoak eskeiniz.
Lorategiaren ondoan eta zerupean,Ea-Astei uraren zentruak, lasaitasuna ,edertasuna eta ongizatea eskeintzen ditu.Egurrezko hondartza batek,ur berde beroa duen piszina inguratzen du,ondoan Spa eta sauna erosoak dituelarik.